Ume guztiek amets egiten dute handitan zer izan nahi duten. Eta handiek ,berriz, amets egiten dute haurtzaroarekin eta gaztaroan izandako ilusioekin. Maiteminduek maite duten pertsona konkistatu nahi izaten dute. Bakartiek pertsona bat arkitu. Zerbait materiala nahi dutenek ez dute hura lortu arte onik izaten. Jakin minez daudenek erantzunak bilatzen dituzte. Pertsona maite bat galdu dutenek
, haien ordezko bat aurkitu nahi izaten dute. Sekreturen bat dutenek ez dute hura deskubritzerik nahi izaten. Arriskuan daudenek salbu egon nahi lukete. Denok ditugu gure ametsak, eta ahaleginak egiten ditugu haiek betetzeko, baina ez dugu beti lortzen. Eta halakotan galduta egonen gara. Horiek gauzatu ezina da amets larririk txarrena, egia bihurtu ezina. Orduan konturatzen gara ametsetan espero genuena errealitatea ez den ametsa dela, eta amets egiteari uzten diogu.

2 comentarios:
maddiiiiiI!!!!!!
hau lio bat da e!
joe!!!!!
enaz oso ondo aklaratzen!
puf!
ingodeuzeoze!
amz
!Mua!
gustatu zait azkeneko testu hau :)
muxukote baat!
Publicar un comentario