2008/11/29

Iritsi da eguna, hor behean, jende aurrean zaudenekoa!


Agilerako futbol-zelaiko

harmailara iristean

bertsozaleak "kaixo" eta "iepa"

ertz batean ta bestean

Final-eguna, kantuan zortzi,

milakaren babespean

beldurrak txiki sentiarazi

ditu kantuan hastean

baina ze handi sumatzen diren

urrutitik ikustean.


Hori horrela bukatu balu,

ze argudio polita

ta beste hari erantzun hauxe

eman behar zion ti-ta.

Alkondara bat estreinatu duk

baina lehengoa jantzita

ez duk hortako hainbeste aldiz

amestu izan hure zita

behingoz sentitzen hasi behar huke

pentsatzeari utzita.


Iratxe zein ondo teman ta

Sergei primeran bakarka

oholtzakideak izandakoek

hunkitu naute, hau marka!

Garai bateko ahots kolpea

bihurtu zait esku zarta

orain ez nago inon soberan

orain ez naiz inon falta

ez da nahi bezain bizkor iritsi

bi mila eta hirurogeoita bata.
ANDONI EGAÑA.

No hay comentarios: