2008/11/22

Irrikatu egiten dugu eguneroko normaltasuna, txoritxoen kantua, kea darion eguerdiko heltze beroa, erreka txikiaren marmar gozoa."Zuen lagunak gara gu ere!" esan nahi diegu ozen. Denok dakigu balbemendi ez dela normaltasunera itzuliko, harik eta irekita dauden zauri guztiak itxi arte, baina baita horretarako jende gehiagoren odola isuri behar bada ere. Izan ere, oso da garesti normaltasunera itzultzea, eguneroko txikikeria xamurretara itzultzea.