Eta galdetzen diot neure buruari...
ea noiz uzten dion zauriak min izateari
___________________ azal bilakatzeko.
Baldin noizbait sendatzen deN.
2008/12/30
2008/12/23

Gustatzen zait zure ibiltzeko modua, daukazun humildade hori, ixiltasuna, begiratu eta begiak beste aldera begiratze hori, dena.
Noizbait gertatuko delakoan nago, badakit gertatuko dela. Zuk ez baduzu lehenengo pausoa ematen nik eman beharko dut, eta ezetz esaten badidazu eta nirekin gertatzen zaizuna nire irudimena besterik ez bada, onartuko dut. Zu zoriontsu izatea da nik nahi dudana, nirekin ez bazara zoriontsu izango, hobe hasieratik ezetz esan eta zutaz ahaztea. Ezingo dizut aurpegira begiratu, baina beti izango zaitut gogoan.
2008/12/08
2008/12/06
2008/11/29
Iritsi da eguna, hor behean, jende aurrean zaudenekoa!

Agilerako futbol-zelaiko
harmailara iristean
bertsozaleak "kaixo" eta "iepa"
ertz batean ta bestean
Final-eguna, kantuan zortzi,
milakaren babespean
beldurrak txiki sentiarazi
ditu kantuan hastean
baina ze handi sumatzen diren
urrutitik ikustean.
Hori horrela bukatu balu,
ze argudio polita
ta beste hari erantzun hauxe
eman behar zion ti-ta.
Alkondara bat estreinatu duk
baina lehengoa jantzita
ez duk hortako hainbeste aldiz
amestu izan hure zita
behingoz sentitzen hasi behar huke
pentsatzeari utzita.
Iratxe zein ondo teman ta
Sergei primeran bakarka
oholtzakideak izandakoek
hunkitu naute, hau marka!
Garai bateko ahots kolpea
bihurtu zait esku zarta
orain ez nago inon soberan
orain ez naiz inon falta
ez da nahi bezain bizkor iritsi
bi mila eta hirurogeoita bata.
ANDONI EGAÑA.
2008/11/28
2008/11/27
2008/11/26

Zergatik ez dugu bakardadea gustuko? Gure berezko izaera izango da baina gehienok nahiago dugu taldean ibili. Txarra izango litzateke inoiz bakarrik egoteko aukerarik ez edukitzea, izan ere, guztiok behar dugu gure gauzetan pantsatzeko denbora edo isiltasuna entzuten ikasteko beta. Baina hau bakoitzaren erabakia denean da ona, eta ez besteek behartuta. Oso gogorra izan behar du inor ondoan ez izatea eta inortxok ere zu aintzat ez hartzea, baina oso zaila izan behar du ere bizitza osoan itxura bat eman behar izateak.
D
E
N
A
K
E
Z
D
U
Z
E
R
T
A
N
H
O
R
R
E
L
A
I
Z
A
N
!
2008/11/22
Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezaguk
ete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!

.......................A
........................M
.........................E
..........................S
...........................T
............................U
Neska gaztea biluzik jarri da ispiluaren aurrean. Zabal-zabalak ditu mokorrak, izterren antzera. Profilez jarri eta tripa nabarmentzen zaiola ikusi du. Titiak, aldiz, txiki-txikiak ditu. Janzten den bitartean pentsatu du bere gorputza ez dagoela mundu honen neurrira eginda. Mundu honek beste molde bateko emakumeak eskatzen dituela. Hala erakusten diote egunero aldizkarietan, telebistan, arropa dendetako erakusleihoetan... Neska gazteak bere buruaren gain jartzen du erru guztia. Bera da erruduna, bera da mundu honekin bat ez datorrena, bera da aldatu behar dena, eta ez gizartea.
Emakumeak hogeita hamar urte bete ditu gaur eta noizbait ama izatea nahi badu ere, pentsatzen du atzeratu egingo duela erabakia, orain haurdun geratuz gero, ez duelako bere enpresan goi postuetara heltzeko aukerarik izango. Beste lankide batzuekin ger
tatu dena ikusita badaki horrela izango dela. Enpresak 24 orduz prest dauden langileak nahi ditu, arratsaldeko zortzietan biltzeko arazorik ez dutenak. Eta bere buruaren gainean jartzen du errua, bera da erruduna ama izan nahi duelako. Bera da arazoa, eta ez gizarteak ezarri digun lana antolatzeko modua.

Berrogei urteko emakumeak min du masailean. Bigarren aldia da bere senarrak zaplaztekoa ematen diona. Eta bere senarraren tratu txarren errua bere gain botatzen du. Ezertarako ez duela balio sinestarazi dio senarrak, hainbeste aldiz esan dio. Bera da arazoa, ez senarra, eta ez senarrari emaztea jipoitzeko eskubidea duela sinistarazi dion gizartea. Ez dago gizartearen neurrira eginda. Senarrak jipoitzea merezi duela sinistu du.
Hiru emakumeek sentitu dute ez daudela gizartearen neurrira eginda. Errua beraiena dela sinistarazi diete. Baina neurrira ez dagoena gizartea da. Gizarte berri bat eraikitzeko beharra dugu eta hori lortzeko lehenik eta behin jostunen patroiak aldatu behar dira.
Irrikatu egiten dugu eguneroko normaltasuna, txoritxoen kantua, k
ea darion eguerdiko heltze beroa, erreka txikiaren marmar gozoa."Zuen lagunak gara gu ere!" esan nahi diegu ozen. Denok dakigu balbemendi ez dela normaltasunera itzuliko, harik eta irekita dauden zauri guztiak itxi arte, baina baita horretarako jende gehiagoren odola isuri behar bada ere. Izan ere, oso da garesti normaltasunera itzultzea, eguneroko txikikeria xamurretara itzultzea.

2008/11/19
Ume guztiek amets egiten dute handitan zer izan nahi duten. Eta handiek ,berriz, amets egiten dute haurtzaroarekin eta gaztaroan izandako ilusioekin. Maiteminduek maite duten pertsona konkistatu nahi izaten dute. Bakartiek pertsona bat arkitu. Zerbait materiala nahi dutenek ez dute hura lortu arte onik izaten. Jakin minez daudenek erantzunak bilatzen dituzte. Pertsona maite bat galdu dutenek
, haien ordezko bat aurkitu nahi izaten dute. Sekreturen bat dutenek ez dute hura deskubritzerik nahi izaten. Arriskuan daudenek salbu egon nahi lukete. Denok ditugu gure ametsak, eta ahaleginak egiten ditugu haiek betetzeko, baina ez dugu beti lortzen. Eta halakotan galduta egonen gara. Horiek gauzatu ezina da amets larririk txarrena, egia bihurtu ezina. Orduan konturatzen gara ametsetan espero genuena errealitatea ez den ametsa dela, eta amets egiteari uzten diogu.

2008/11/18
Denboraren talaiatik begiratuta,lasai esan dezaket: beldur ginen. Agian ez izu soil, idor hori, baina bai haren moduko zerbait. Beldur ginen hirurok, baina aldi berean sumatu egiten genuen urkada berezi bat, saiesten oso zaila dena. Azken batean, rock-a inguruarekiko mendeku txiki bat da eta inor ez dago salbu satisfakzio horretatik, eta zergatik ez, maite dugu dependentzia alu hau.
2008/11/17
Suscribirse a:
Entradas (Atom)