2009/12/23

Egun baten aurrera, ta hurrengoan konturatu gabe atzera. Norbaitek azaldu nahi al dit gertatzen dena? Ez, mesedez, eskerrik asko, nik ondotxo dakit zer ari den jazotzen gaur, orain eta hemen. Beti gailentzen gaituzte (Zorionak!), eta beti nahi dutena lortzen dute. Bidenabar, gu zapaltzen (edo horrela sentitzen naiz ni behintzat, ZAPALDUTA, KAKA ZAHARRAREN ANTZERA) gaituzte edo naute, ez dakit zein den haien helburua. Agian haien autoestima igotzea (one more time), edo gu zapaltzea bestela. Jarraitu zuenarekin eta laga beste guztiok pakean.

Besteen sentimentuekin jolastu, hauek apurtu, bortxatu eta zakarretara bota (zuen etxeko zakarretara bada ez bada ere, gertu edukitzeko, nahi duzuenean berriz berrerabiltzeko, azkarrak zarete gero!). Zuen eskuetara iristen dira baina....


... baina ETORRIKO DIRA BUELTAN.

1 comentario:

hitz_margoezin dijo...

polita, gogorra. zuk idatzia?