Egun baten aurrera, ta hurrengoan konturatu gabe atzera. Norbaitek azaldu nahi al dit gertatzen dena? Ez, mesedez, eskerrik asko, nik ondotxo dakit zer ari den jazotzen gaur, orain eta hemen. Beti gailentzen gaituzte (Zorionak!), eta beti nahi dutena lortzen dute. Bidenabar, gu zapaltzen (edo horrela sentitzen naiz ni behintzat, ZAPALDUTA, KAKA ZAHARRAREN ANTZERA) gaituzte edo naute, ez dakit zein den haien helburua. Agian haien autoestima igotzea (one more time), edo gu zapaltzea bestela. Jarraitu zuenarekin eta laga beste guztiok pakean.
Besteen sentimentuekin jolastu, hauek apurtu, bortxatu eta zakarretara bota (zuen etxeko zakarretara bada ez bada ere, gertu edukitzeko, nahi duzuenean berriz berrerabiltzeko, azkarrak zarete gero!). Zuen eskuetara iristen dira baina....
... baina ETORRIKO DIRA BUELTAN.
2009/12/23
2009/12/07

Mientras recibíamos nuestras inmerecidas medallas, me di cuenta de que la gimnasia no podía juzgarme ni faltarme el respeto, sólo yo podía hacer éso. No podía pensar que lo importante eran los jueces, los padres o los entrenadores, lo importante somos nosotras y ésto es para nosotras, y éso es un primer puesto totalmente merecido.. para mí.
2009/10/15
2009/09/16
PAYOLA
2009/09/02
CABO DE GATA 09'
2009/08/16

[...]
Gai horri geitu diogu sentimentua. Nola eragiten digun gatazka horrek pertsona moduan, ez letra panfletario bat egin, baizik eta hitz egin, ba ezinaz ez? Zer suposatzen duen euskalduna izateak eta kanpora atera eta esplikatu beharra mapan non dagoen zure herria, gauza batzuen alde egon zaitezkeela baina beste batzuen kontra, oso deserosoa da hori. Esan nahi dizut e jo, nik inbidia izaten dut askotan kanpora atera eta 'Where are you from?' 'I'm [..]' joder, ze errexa aber badakizu non dagoen, non dauzkan mugak eta joder, zuk ezin duzu esan. 'I'm Basque,' 'Where are you from?' Tatata.(((eta behatzekin saiatzen zara mapa baten gainean zazpi probintziak inguratzen eta zure herria hori dela adierazten, eta besteak galdetzen dizu zergatik dagoen zati bat Espainiaren kolore berean, eta bestea Frantziaren kolore berean))). Weno, ba hori ez?
2009/02/11
2009/01/29
2009/01/28
2009/01/18
2009/01/13

Kasualitatez ikusi nuen, ETB 1-en. Hasieran duda egin nuen, baina ez: Edurne Ormazabal behar zuen kamerari serio antzean hitz egiten zion neska gazte hura. Atrezzo sinplea: kaleko banku bat, etxe baten atikoa zirudienaren erdian. Atzean ez zegoen atentzioa desbideratuko zizun bideo irudirik. Edurne eserita zegoen eta ez zituen besoak suteren bat itzali beharko balitz bezala etengabe mugitzen. Ez, musikaz ari zen eta ez zintuen nerbioso jartzen, ez zizun presa sentipenik erasaten. Gorroto dut hitza, baina normal ari zela, alegia. Itoiz taldea desegitear, J.C. Perezekin izango zuten elkarrizketa iragartzen ari zen. Esaten ari zena transkribatu behar izan banu, ez nukeen harridura ikur bakar bat ere idatziko. Trankil ari zen aurkezlea, sosegu osoz.
Egoera nolabait kokatzen saiatu nintzen, hain nengoen jokoz kanpo. Lehenengo eta behin: ETB 1 al da hau? «Euskaraz ari dira behintzat...» pentsatu nuen. Bale, bigarrenik: Musikaz ari dira? «Itoiz, J.C. Perez...». Ondo; bi eta huts. Hirugarren autogaldera, aurrekoen ondorio: ETB 1, musikaz, helduek bezala hizketan, normal?! Benga, benga, non dago kamera ezkutua? -errezelo logikoa-; Noiz dator hurrengo bideoklip txatxua? Noiz BBK Live-en mesederako, azken kartelburuaren axaleko monografikoa? Noizkoa da hau!?!
Teletextoak eman zidan erantzuna: Katu Kale musika saio zaharraren programa bat zen, Itoizen Antologia kaleratu berriaren kari berreskuratua, egitarauan harrigarriro infiltratu zena. Duela 20 urteko saio hartan, Itoizekikoak bukatuta, ohiko atalak eman zituzten: Leonard Cohen Euskal Herrira zetorrela eta hari egindako elkarrizketa, disko berrien aipamena... oasia zen hura egungo programazio kulturalaren basamortuan. Ez erratu, ez nago garai haien nostalgia barreiatzen. ETB-n inoiz taxuzko musika saio bat existitu izanaren konstatazioaz ari naiz. Nik ez nuen bere garaian Katu Kale jarraitzeko aukerarik izan (besteak beste Nafarroara ETB berandu heldu zelako). Ziur nago gauza asko izango zituela hobetzeko. Ormazabalek berak, 2001ean Entzunen egindako elkarrizketan dio beharbada mitifikatu ere egin dela saioa. Ados, joera handiegia dugu gurean horretarako. Nik esan dezakedana da, ordea, ikusitako ale bakar horrek, azken hamarkadan ETB-n egin diren musika-saio guztiek baino askoz gehiago balio zuela, ikuspegi musikal hutsetik begiratuta. Eta badela garaia, bertsozaleek Hitzetik hortzera eta literaturazaleek Sautrela duten moduan, musikariok ere gure saioa izan dezagun. Harridura ikurrik gabea, duina, normala.
(To be continued)
GORKA URBIZU.
Berria (2009-01-08)
2009/01/06
Bihar berriro ikusiko zaitut, eta zuri muxu emateko gogoa izango dut, eta besarkatzeko, eta maite zaitudala esateko, eta ia nirekin egon nahiko zenukeen galdetzeko, eta gure bideak elkartzeko baina ez da hori gertatuko ez duzulako nahi eta gogoekin geldituko naiz hurrengo egunerarte zeozer esango ote didazun galdezka.


Eta beharbada hori dena gertatu egingo da eta zoriontsu egingo nauzu!__
2009/01/04

Ilusioz ekiten diogu bizitzako une edo momentu berri bati, baina zenbat eta ilusio handiagoa jarri zerbaitetan, orduan eta zartako handiagoak jasotzen ditugu. Egia esan ez dakit zergatik harritzen nauen, jaiotzen garenetik gertatzen baitzaigu hori...beharbada, momentu onek eklipsatzen dituzte momentu txarrak eta horrek ondoren etor daitekeen zartako galanta ikusteko zailtasunak jartzen dizkigu. Edo itsutu egiten naiz agian edo itsuturik nago. Ez dago ikusi nahi ez duen itsua baino okerragorik, hori esaten dute behintzat...
Suscribirse a:
Entradas (Atom)