2011/12/07

Gustilloa

hartu diot hemen idazteari. Egunero idazten ez dudan eguneroko bihurtuko da, azkenean. Lehenik eta behin hanka sartze bat konpondu, FAQ-en ez du Ribers Cuomo Weezerianoak parte hartzen, Matt Sharp exweezerianoak baizik.
Orain lasai jarrai dezaket.

Hurrengo asteartean bioko ariketen kontrola(Txurruka no nos la juegues), ostegunean matekoa (limite, deribatu, integral...). Polita baina zaila.
- ''Zertarako behar ditugu mate, fisika eta konpu Geologia bezelako karrera batean?''
- ''Noizbait beharrezkoak izango dituzue.''
Ba AGIAN bai, baina ez zaitezte harritu lehenengo urtean jendeak karrera(barkatu bolonia, ''gradu'') uztea planteatzen badu. Hasierak beti dira zailak, baina aurten enaiz ari ikasten ikasi nahi dudana.

Ta hemen nago, pixkat desesperatuta sofan exerita, kaja tontari begira, deribatuen taula aurrean baina minutu bat ere ez diot dedikatu orriari. Eta mate orain dena letra da, eta ez zenbaki.

Tierra de Lobos-era engantxatu naiz.

Ikusi arte.

No hay comentarios: