2012/12/15

Nola aldatu dan

Duela hiru hilabete enintzela sartzen hemen, ta hain aldatuta dago dana... Hontara adaptatzea eta ulertzea ere kostako zait.

Ondo doa dana, hemendik 2 egunetara 19 beteko ditut eta gogoa det. Pozik bizi naiz, pixuan gauzak konponduta eta klasekoekin oso gustora. Ivanekin are gehiago, ta lagunak duela asko ez ditudala ikusten baina gaur bai, gure urtebetetzeko afaria tokatzen da ta!

Berriro hasiko naiz hemen idazten, behar det.

2012/09/16

Kurtso berria

hasi da. Pixuan gustura, klasekoekin ere bai, irakasgaiekin ez horrenbeste. Lehenengo astea da asike hobera jungo dala espero det.

Ivan, gutxien espero eta gutxien apetezitzen zian momentuan agertu zea, baina oso gustura nago zurekin. Izan dadila izan behar duena!

Ondo ibili, edo ibili behintzat.

2012/02/18

Zenbat denbora

hemen idatzi gabe!
Notak gaizki, momentu hontan umorez ere bai. Nahiko amargatuta, iazko ''minidepresioa'' badatorkit berriz. Momentu hontan enau motibatzen ezerk ez inork.
Bakarrik egoteko gogoa.

2012/01/05

Azterketak

badatoz. Astelehenean(urtarrilak 9an),osea, 4 egun barru biologiako azterketa eukiko det. Nik uste det prest nagola, biologiarako behintzat. Besteak ya, batek daki...
Tierra de Lobos, Tierra de Lobos... ze engantxatuta nagon, eske me txifla demasié.

Gaur egun arraroa det, tonta xamar nao, derrepente parrez, derrepente erdi gaixo sentitzen naiz.. 3 orduko siesta in det ta oain hobeto nago, baina atsalde osoa galdu det ta ez det ikasi, ta bihar ere ezingo det.. Larunbata izanen da azkeneko ikaste egun fuertea astelehena baino lehen..

Oso ondo segi, ta zorte on danoi!

Gorka, zurekin egon nahi det. Zor dizudan bidaia prestatzen hasiko naiz azterketen ondoren, gustatuko zaizulakoan.

2011/12/19

18 urte bete ditut

Azkenean.
Eztet ahaztuko inoiz balneariokoa Gorka, eskerrik asko bihotzez. Maite zaitut.

Gauean ere farron izan zen. Lagunei ere eskerrik asko hor egotearren.

Asteazkenean Santo Tomas, klasekoekin pasako det eguna, gogoa dakat!! farron!

Maite zaituztedanei eta nerekin egon ziñeten eta egon ez ziñetenei, besarkada erraldoi bat.

2011/12/07

Gustilloa

hartu diot hemen idazteari. Egunero idazten ez dudan eguneroko bihurtuko da, azkenean. Lehenik eta behin hanka sartze bat konpondu, FAQ-en ez du Ribers Cuomo Weezerianoak parte hartzen, Matt Sharp exweezerianoak baizik.
Orain lasai jarrai dezaket.

Hurrengo asteartean bioko ariketen kontrola(Txurruka no nos la juegues), ostegunean matekoa (limite, deribatu, integral...). Polita baina zaila.
- ''Zertarako behar ditugu mate, fisika eta konpu Geologia bezelako karrera batean?''
- ''Noizbait beharrezkoak izango dituzue.''
Ba AGIAN bai, baina ez zaitezte harritu lehenengo urtean jendeak karrera(barkatu bolonia, ''gradu'') uztea planteatzen badu. Hasierak beti dira zailak, baina aurten enaiz ari ikasten ikasi nahi dudana.

Ta hemen nago, pixkat desesperatuta sofan exerita, kaja tontari begira, deribatuen taula aurrean baina minutu bat ere ez diot dedikatu orriari. Eta mate orain dena letra da, eta ez zenbaki.

Tierra de Lobos-era engantxatu naiz.

Ikusi arte.

2011/12/01

4 egun gogor

baina ya osteguna da eta lan handiak kendu ditut gainetik, aste honetako preokupazio guztiak pasa dira. Astelehenean konpuko praktikak(piruli), asteartean kimikako kontrola, asteazkenean kimikako txostena entregatu behar(bai, denok azkeneko momenturako utzi genuen eta hor ibili giñen sufritzen), ta gaur osteguna, bioko presentazioa(bai, atzo hasi eta bukatu genuen, eta erdizka joan da) eta gainera geologiako praktikak(oso gustura, arroka bolkanikoak gora eta arroka metamorfikoak behera).

Orain hemen nago Aneren gelan, Haria gehiago ezagutzen saiatzen, letrak ikasten hasia naiz jada, FAQ-ek nahiko jota nauka... Ribers Cuomo handia zea!!!

Ta inoiz gogoratzen zara norabidea aldarazi zizun berriaz?

Titaiteu.
[...]kirola egiten duten gazteek, bueno eta zaharrek [...]

astelehenean klase eta gero 6 egun jai!! ^^
Geolokossssss zuekin egoteko gogoa ere izango dett!