2011/11/15

Gaur

5 eguneko puentea eta gero, Bilbora itzuliko naiz berriz. Badaukat gogoa klaseko jendea ikusteko, resiko batzuk, ta ostiralean Gasteiza itzultzeko Gorkarengana. Asteburuan berriz Donostira, igandean bilbora, ostiralean donostira, Bilbo, Donosti, Bilbo, Gasteiz, Donosti, Bilbo...
Mugimendu handia astero baina azkenean rutina bera.
Ohitu naiz autobusean horrenbeste bidaia egitera. Nahiago izaten dut bakarrik joan norbaitekin baino. Bakarrik nere lagun den musikarekin, lagun ona da, pentsatzen laguntzen dit. Etzait batere gustatzen lagun edo ezagun batekin joatea, bla bla bla bla denbora osoan, gainera lepoko mina jartzen zait beti ondokoari begira joan behar banaiz. Hitz egiten badidate begitara begiratu beharko diet ez? Duela gutxi ikasi det hau eh, seguridade handiagoa det orain, gustatzen zait begitara begiratzea, hor beste aldean zer dagoen deszifratzen saiatzeko edo, benetan hitz egiten ari zaizkidan jakiteko, edo dena ipui bat den jakiteko.

Begiek dena diote, eta begiradek oraindik gehiago.

2011/11/07

Gauzak horrenbeste aldatu dira

azken aldiz hemen idatzi nuenetik! Asko baina asko asko, izugarri.
23(edo 22, edo 21...) izatetik gutxiago izatera pasa gea, unibertsitatean nago duela urte askotatik ikasi nahi nuena ikasten(hurrengo urtean jakingo det benetan zer den geologia..), Gorkarekin nago duela ia urtebetetik...

Batxillerra bukatzea zulo beltz batetik irtetea bezela izan da, Luberriko ezagun baina ezezagun horiek alde batera utzi ta jende berria ezagutu. Klasekoekin oso oso oso ondo, resikoekin(nere rollokoekin) ere primeran, Geologia, hau ikasteko desiatzen egon naiz urteetan zehar, azkenean bertan. Bilbon, klasekoek, Giputxi deitzen didate, ta nola ez, nik nere lurrak defendatu ta Bilboren kontra komentarioren bat egin, nahiz eta benetan kontra egite hori defentsa modukoa den... DONOSTIN BILBO DEFENFITU BEHAR ETA BILBON DONOSTIA DEFENDATU BEHAR.

Gorkak bizitza aldatu dit, zoriontsu naiz berarekin, zoriontsu egiten nau. Momentu honetan nere apoyorik handiena da, galtzearen beldur naiz. Izugarri maite zaitut, Gorka.

Eta kuadrilaren asuntua ba hor dago edo ez dago, ez gea kuadrila bat eta bakoitzak bere jendea du. Ez da kuadrila bat bereizi eta 2tan edo 3tan edo x-etan banatu, sinmas, bakoitza bere rollora bere jendearekin. Hala ere, konsideratzen ditut ''nere jende'' ere txokotarrak ez dienak edo asteburutan beaiekin egoten ez naizen pertsonak. Bakoitzak badaki zer den neretzat, maite dudan edo ez, aprezioa diodan edo ez.

Luze joan da, bizkotxoa jatera noa Anek oraintxe esan dit eta komedorera jaisteko...
Ondo izan!