2009/01/29

Me tienes, me pierdes, me agarras, me sueltas, me voy y me esperas, me buscas, me encuentras, te acercas, me alejo, te escucho, te cuento, te compro, te vendo, te odio, te quiero, te aprecio, te dejas, me dejo, te beso, me muerdes, te huelo, te pido, te ofrezco , te abrazo, me duermo, te sueño.

2009/01/28

Azkenian ,
animatu naiz ,
eman dut jauzia ,
lixto ,
hamargarrenean .
Ez hamar aldiz saiatu naizelako ,
baizik eta hamar aldiz pentsatu dudalako
eta ixiltzen banaiz ez da hiztik ez dudalako ,
baizik eta ...

2009/01/13


Kasualitatez ikusi nuen, ETB 1-en. Hasieran duda egin nuen, baina ez: Edurne Ormazabal behar zuen kamerari serio antzean hitz egiten zion neska gazte hura. Atrezzo sinplea: kaleko banku bat, etxe baten atikoa zirudienaren erdian. Atzean ez zegoen atentzioa desbideratuko zizun bideo irudirik. Edurne eserita zegoen eta ez zituen besoak suteren bat itzali beharko balitz bezala etengabe mugitzen. Ez, musikaz ari zen eta ez zintuen nerbioso jartzen, ez zizun presa sentipenik erasaten. Gorroto dut hitza, baina normal ari zela, alegia. Itoiz taldea desegitear, J.C. Perezekin izango zuten elkarrizketa iragartzen ari zen. Esaten ari zena transkribatu behar izan banu, ez nukeen harridura ikur bakar bat ere idatziko. Trankil ari zen aurkezlea, sosegu osoz.


Egoera nolabait kokatzen saiatu nintzen, hain nengoen jokoz kanpo. Lehenengo eta behin: ETB 1 al da hau? «Euskaraz ari dira behintzat...» pentsatu nuen. Bale, bigarrenik: Musikaz ari dira? «Itoiz, J.C. Perez...». Ondo; bi eta huts. Hirugarren autogaldera, aurrekoen ondorio: ETB 1, musikaz, helduek bezala hizketan, normal?! Benga, benga, non dago kamera ezkutua? -errezelo logikoa-; Noiz dator hurrengo bideoklip txatxua? Noiz BBK Live-en mesederako, azken kartelburuaren axaleko monografikoa? Noizkoa da hau!?!


Teletextoak eman zidan erantzuna: Katu Kale musika saio zaharraren programa bat zen, Itoizen Antologia kaleratu berriaren kari berreskuratua, egitarauan harrigarriro infiltratu zena. Duela 20 urteko saio hartan, Itoizekikoak bukatuta, ohiko atalak eman zituzten: Leonard Cohen Euskal Herrira zetorrela eta hari egindako elkarrizketa, disko berrien aipamena... oasia zen hura egungo programazio kulturalaren basamortuan. Ez erratu, ez nago garai haien nostalgia barreiatzen. ETB-n inoiz taxuzko musika saio bat existitu izanaren konstatazioaz ari naiz. Nik ez nuen bere garaian Katu Kale jarraitzeko aukerarik izan (besteak beste Nafarroara ETB berandu heldu zelako). Ziur nago gauza asko izango zituela hobetzeko. Ormazabalek berak, 2001ean Entzunen egindako elkarrizketan dio beharbada mitifikatu ere egin dela saioa. Ados, joera handiegia dugu gurean horretarako. Nik esan dezakedana da, ordea, ikusitako ale bakar horrek, azken hamarkadan ETB-n egin diren musika-saio guztiek baino askoz gehiago balio zuela, ikuspegi musikal hutsetik begiratuta. Eta badela garaia, bertsozaleek Hitzetik hortzera eta literaturazaleek Sautrela duten moduan, musikariok ere gure saioa izan dezagun. Harridura ikurrik gabea, duina, normala.
(To be continued)
GORKA URBIZU.
Berria (2009-01-08)

2009/01/06

Bihar berriro ikusiko zaitut, eta zuri muxu emateko gogoa izango dut, eta besarkatzeko, eta maite zaitudala esateko, eta ia nirekin egon nahiko zenukeen galdetzeko, eta gure bideak elkartzeko baina ez da hori gertatuko ez duzulako nahi eta gogoekin geldituko naiz hurrengo egunerarte zeozer esango ote didazun galdezka.








Eta beharbada hori dena gertatu egingo da eta zoriontsu egingo nauzu!__

2009/01/04


Ilusioz ekiten diogu bizitzako une edo momentu berri bati, baina zenbat eta ilusio handiagoa jarri zerbaitetan, orduan eta zartako handiagoak jasotzen ditugu. Egia esan ez dakit zergatik harritzen nauen, jaiotzen garenetik gertatzen baitzaigu hori...beharbada, momentu onek eklipsatzen dituzte momentu txarrak eta horrek ondoren etor daitekeen zartako galanta ikusteko zailtasunak jartzen dizkigu. Edo itsutu egiten naiz agian edo itsuturik nago. Ez dago ikusi nahi ez duen itsua baino okerragorik, hori esaten dute behintzat...

2009/01/02

Zu .







~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~>Bai, ZU.